Ikastaroen bilatzailea
. SILICIE: Zerga Berezien aitorpena upategietan
- Prestakuntza mota:
- Trinkoa
- Etengabeko prestakuntza:
- Sektoriala
- Prestakuntza sektoriala:
- Nekazaritza elikagaiak
- Hasiera-data:
- 2020 Abendua 02
- Amaiera-data:
- 2020 Abendua 16
- Zentroa:
- HAZI Gipuzkoa
- Eskolak emateko lekua:
- WEBINAR
- Iraupena:
- 4 ORDU
- Norentzat:
- Sagardotegien, txakolindegien eta garagardotegien jabeei eta kudeatzaileei.
- Gai orokorra:
- 2 SILICIE (Suministro Inmediato de Libros de Información Contable de Impuestos Especiales): 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien Kontabilitate Liburuen aurkezpenaren ordez, Foru Ogasunen Egoitza Elektronikoaren bidez kontabilitate-idazpenak elektronikoki hornitu dira. Beraz, mugimendu guztien berri eman behar zaie Foru-Ogasunei, berariazko erregelamenduan ezarritako formatu, epigrafe, eduki eta epeen arabera.
Lehengaien eta amaitutako produktuen izakinen eta mugimenduen aitorpen hori egunerokoa izango da urtean 100.000 L baino gehiago egiten dituzten ekoizle, gordailu fiskal eta alkohola, edari alkoholdunak eta ozpina jasotzeko gordailu guztientzat.
Aldaketa errazteko, 2021era arteko luzapena onartu da; beraz, SILICIE sistemari egin beharreko lehen aitorpena 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egin beharko da, eta 2020ko ekitaldiko idazpenak 2020ko uztailaren 1etik 2021eko urtarrilaren 15era bitarteko aldian hornitu beharko dira.
Hori dela eta, data hori gertu dagoenez, informazioa emateko eta eragindako enpresen zalantzak argitzeko Web-prestakuntza bat programatu dugu - Matrikula:
- 0
- Fidantza: