Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Eusko jaurlaritza
Buscador
Hasiera / 

Prestakuntza

 / Prestakuntza trinkoa
feader

Prestakuntza trinkoa

ARABA: 945 00 32 40
fpearaba@hazi.eus
 BIZKAIA: 683 64 18 66
fpebizkaia@hazi.eus
GIPUZKOA: 627 43 19 04
fpegipuzkoa@hazi.eus
 ARTZAIN ESKOLA: 943 251 008
artzaineskola@hazi.eus
Iraupen luzeko ikastaroak (100 ordu baino gehiago), sektorerako interes handia duten gaien ingurukoak. Ikastaro horiek gazteak landa-sektore primarioan eta sekundarioan sartzen sustatzea dute helburu, prestakuntza eta lanbidea lortzeko aukera emanez.

Honako hauek dira ikastaro horien ezaugarriak:

  • Talde txikiak izaten dira.
  • Gaitasun pertsonalak (pertsona ekintzaile baten ezaugarriei lotuak), teknikoak (proiektu enpresarialari eta kudeaketa teknikoari lotuak) nahiz enpresarialak (kudeaketa ekonomikoa) lantzen dira, etorkizuneko profesionalek lan-prestakuntza integrala lor dezaten.
  • Modulu-formatua.
  • Ordu teorikoen eta praktikoen kopuruen arteko oreka.
  • EAEn landa-sektore eta -ingurunean erreferentzia-puntu diren enpresetan, bisitak egiten dira, eta azoketara eta ekitaldietara ere joaten dira ikasleak.
  • Ikastaroak ematen dituzten irakasleek irakaskuntza-eskarmentu handia dute, eta sektorea ongi ezagutzen dute.
  • Ikastaroek askotariko gaiak hartzen dituzte, betiere sektorean interesa sortzen duten gai espezifikoei arreta jarriz. Besteak beste, hauek dira aipagarrienetako batzuk: Barazkigintza, frutagintza; nekazaritza ekologikoa; lorezaintza eta paisajismoa; loregintza; mahasgintza eta ardogintza, eta enologia; ardi-behia; landa-turismoa, etab.

Prestakuntza trinkoaren eskaintza ikusi

elearning

2018.urtean 211 ikastaro egin dira, 6.300 ordu baino gehiago eskeini dira eta 4053 pertsona gerturatu dira (%34 emakumeak, %66 gizonak)