Ikastaroen bilatzailea
Ikastaroen zerrenda
AHUNTZAIN GAZTA LAKTIKO ETA ENTZIMATIKOA EGITEA
HAZI Bizkaia Ikastaro honetan ahuntz esnearekin ekoizturiko BADAIA gazta prentsatua eta koagulazio laktiko bidezko gaztak nola elaboratzen diren ikasiko dugu. Gazta teknologia bakoitzerako, etapaz etapa kontutan hartu beharreko parametro teknologikoak azalduko dira (hartzigarri motak, koagulazio denborak, granoaren lanketa, ontze baldintzak, etab.). Era berean, gazta mota hauetarako zehazturiko araudian jasotako informazioa azalduko da: produktuaren definizioa, ezaugarri orokorrak (erabili daitezkeen esne motak, esnearen tratamendua, elaborazioko ezaugarri nagusiak, ontze denbora, aurkezpen formatoa), ezaugarri organoleptikoak eta araudi mikrobiologikoa. Ikastaroan zehar, alderdi teorikoak azaltzeaz gain, gazta mota bakoitzeko egin aldi praktiko bat burutuko da.LATXA URDIÑAREN GAZTA ELABORAZIOA
HAZI Bizkaia Ikastaro honetan LATXA URDINA, Latxa ardi esne gordinarekin ekoizturiko gazta urdina nola elaboratzen den ikasiko dugu. Etapaz etapa kontutan hartu beharreko parametro teknologikoak azalduko dira (hartzigarri motak, koagulazio denborak, granoaren lanketa, ontze baldintzak, etab.). Era berean, gazta mota honetarako zehazturiko araudian jasotako informazioa azalduko da: produktuaren definizioa, ezaugarri orokorrak (esne mota, esnearen tratamendua, elaborazioko ezaugarri nagusiak, ontze denbora, aurkezpen formatoa), ezaugarri organoleptikoak eta araudi mikrobiologikoa. Ikastaroan zehar, alderdi teorikoak azaltzeaz gain, egin aldi praktikoa burutuko da. Horretaz gain, gaztaren afinazio prozesuaren jarraipena on line gauzatuko da, interesa duten parte hartzaileekin sortuko den whatsapp talde bidez bideo eta argazkiak partekatuz.FRAISORO BEHI GAZTA ETA SAROI BEHI ETA ARDI NAHASKETAZ EGINDAKO GAZTA EGITEA
HAZI Bizkaia Ikastaro honetan FRAISORO, behi esnearekin ekoizturiko gazta samur prentsatua eta, SAROI, esne mota ezberdinez ekoizturiko gazta ondu prentsatua nola elaboratzen diren ikasiko dugu. Gazta mota bakoitzerako, etapaz etapa kontutan hartu beharreko parametro teknologikoak azalduko dira (hartzigarri motak, koagulazio denborak, granoaren lanketa, ontze baldintzak, etab.). Era berean, gazta mota hauetarako zehazturiko araudian jasotako informazioa azalduko da: produktuaren definizioa, ezaugarri orokorrak (esne mota, esnearen tratamendua, elaborazioko ezaugarri nagusiak, ontze denbora, aurkezpen formatoa), ezaugarri organoleptikoak eta araudi mikrobiologikoa. Ikastaroan zehar, alderdi teorikoak azaltzeaz gain, gazta mota bakoitzeko egin aldi praktiko bat burutuko da.ERRAPEKO MINA ETA PATOLOGIEN KONTROLA AHUNTZETAN
HAZI Bizkaia MAMITISIAREN EZAUGARRI NAGUSIAK, BERE KONTROLERAKO ESTRATEGIAK ETA PATOLOGIA KONKRETUEN AURREKO ESTRATEGIA ZEHATZAK AHUNTZETAN.ABEREEN OSASUNA ESNE-BEHIETAN
HAZI Bizkaia Behi-ustiategietako biosegurtasuna. Esnetarako behien gaitz nagusiak kontrolatzeko programak.MAHASTIZAINTZA EKOLOGIKORA IGAROTZEA TXAKOLINA EGITEKO.
HAZI Gipuzkoa Mahastizaintza ekologikoaren printzipioak ezagutzera ematea, eta ekologikorako bidea egin nahi duten ekoizleak prestatzea. Horretarako, araudia aztertuko da eta ekoizpen-mota horren hasieran zer arazo sor daitezkeen eta zer konponbide duten
azalduko da.SKIDERRA ERABILTZEA
HAZI Bizkaia Baso-arrastagailua: oinarrizko mantentze-lanak egitea eta seguru maneiatzea.MF0725_2: USTIATEGI EKOLOGIETAKO AZIENDAREN MANEIU ARRAZIONALA
HAZI Gipuzkoa Abeltzaintza ekologikoan interesgarriak diren ugaztun- eta hegazti-arrazak. Animalien oinarrizko maneiua abeltzaintza ekologikoan. Abeltzaintza ekologikoa nekazaritza-basoko sistemen aprobetxamendu-modu gisa.Artalde edo abeltzaintza ekologikoa aztertzea eta lehen aldiz eratzea. Ustiategi ekologikoko azienda maneiatzearekin lotutako oinarrizko araudia.MF006_2: ABELTZAINTZAKO USTIATEGIKO INSTALAZIOAK, MAKINAK ETA EKIPAMENDUAK
HAZI Gipuzkoa Abeltzaintzako ustiategiaren instalazioen osagaiak eta prestaketa. Ur-, elektrizitate-, berokuntza-, aireztapen- eta klimatizazio-instalazioetako osagaiak, mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak. Garbitzeko, desinfektatzeko, intsektu-garbiketa egiteko, arratoi-garbiketa egiteko, azpiproduktuen kudeaketa gauzatzeko eta hondakinak desagerrarazteko ekipamenduak. Prozedura seguruak instalazioen erabilerari dagokionez. Abeltzaintzako ustiategiko makinak eta ekipamenduak. Abeltzaintzako ustiategiko makinen eta ekipamenduen lehen mailako mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak.Abeltzaintzako ustiategiko makinak eta ekipamenduak erabiltzeko prozedura seguruak.PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA TXARTELA BERRITZEA. OINARRIZKO MAILA
HAZI Bizkaia Produktu fitosanitarioei buruzko oinarrizko ezaupideak eta produktu horiek gaizki aplikatzeak aplikatzailearen eta gainerako jendearen osasunean eta ingurumenean eragin ditzakeen kalteak eguneratzea.
1/ 5 orrialdea erakusten (48 ikastaro)